190etik 199ra gehitu da langabetu kopurua urte hasieran

Noaua Aldizkaria 2024ko ots. 14a, 19:53

Estatuko Enplegu Zerbitzuak urtarrilari dagozkion langabezia datuak argitaratu ditu.

Aurreko bi hilabeteetako, 2023ko azaroko eta abenduko joera hautsi zen urtarrilean. Izan ere, tarte horretan langabetu kopuruan izandako murrizketa (195etik 190era) eten eta lanik gabeko bederatzi herrikide gehiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak iragan hilabetean Usurbilen. Guztira, 199 langabetu zeudela ohartarazi du udalerri honetan.

Oraingo honetan, bai gizonezkoen (74 langabetu abenduan, 81 urtarrilean) zein emakumezkoen artean (116 langabetu abenduan, 118 urtarrilean) gehitu da, nahiz zenbaki horiei erreparatuz gero agerikoa den moduan, udalerri honek emakume langabetu gehiago izaten segitzen duen gizonezkoak baino.

Usurbilen antzera, eskualdean eta Gipuzkoan ere gehitu egin da langabetu kopurua. 40 langabetu gehiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak urtarrilean Buruntzaldean (2.832 abenduan, 2.872 urtarrilean), 1.128 langabetu gehiago Gipuzkoan (28.419 abenduan 29.547 urtarrilean).

Langabetu kopuruarekin batera, erregistraturiko kontratuena ere handitu egin da Usurbilen. Izan ere, abenduan 272 zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, 285 urtarrilean. Ohi bezala, gehienak, 215, aldi baterako. Oraingo honetan, ordea, gizonezkoenak baino (137) emakumezkoen kontratu gehiago (148) erregistratu ziren joan den hilabettean.

2024ko urtarrila
Usurbil: 199.     Buruntzaldea: 2.872.    Gipuzkoa: 29.547.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 81.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 20.
45 urtetik gora: 56.
 

Emakumezkoak: 118.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 51.
45 urtetik gora: 58. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: <5.
Industria: 22.
Eraikuntza: 7.
Zerbitzuak: 148.
Aldez aurreko lanik gabe: 19.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 614.
Astigarraga: 221.
Hernani: 880.
Lasarte-Oria: 740.
Urnieta: 218.
Usurbil: 199.
Guztira: 2.872. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.547.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 285.
Aldi baterakoak: 215 (104 gizonezko, 111 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 56 industrian, 6 eraikuntzan eta 222 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 137 kontratu gizonezkoenak , 148 kontratu emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 232.
Astigarraga: 255.
Hernani: 616.
Lasarte-Oria: 290.
Urnieta: 185.
Usurbil: 285.
Guztira: 1.863.

Gipuzkoa: 18.375.

2023ko abenduko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.