2024/03/08 18:00-21:00

Deialdia

Martxoak 8

Martxoak 8
Usurbil

Zehaztasunak: "Martxoaren 8rako prestatutako egitarauak “borrokarako, elkartzeko eta ospatzeko” helburuak ditu. Hala, Emakumeen Etxeko II. Asanblada, elkarretaratzea eta pikoteo musikatua egingo dituzte, 18:00etan hasita.

Iaz egindako I.go Asanbladaren ondotik, aurtengoaren helburua izango da Emakumeon Etxearen funtzionamendua zein izango den gogoraraztea, osatzen ari diren programazioa partekatzea eta ideia berriak jasotzea, eta, azkenik, martxoaren 23ko irekiera prestatzea. Horren ostean, hainbat emakumeren ahotsak aterako dituzte plazara, Mikel Laboa plazan egingo duten elkarretaratzean. Azkenik, pikoteo musikatua egingo dute, Artzabalen".


Egitaraua
18:00
Emakumeon Etxeko 2. Asanblada Potxoenean.
19:30 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
21:00 Pikoteo musikatua Artzabalen. Prezioa: 10 euro, edariak aparte.
Txartelak Aitzagan, Txirristran eta Artzabalen salgai.

Antolatzaileak: Usurbilgo Emakumeon Etxea, Kafe Tertulia eta Usurbilgo Udala.