Ordua: 12:00.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: herritar orok parte har dezake. Oraingo honetan, Pantxoa eta Peio omenduko dituzte. Haien kantuak abestuko dituzte soilik. Hitzordu hau entseatzen aritzearekin batera astelehenero 18:00etan Agerialdeko musika gelan, Sutegin edota kantu-jiran bertan eskuratu ahalko duzuen liburuxka berezia prestatu dute.
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.