15 langabetu gutxiago apirilean

Noaua Aldizkaria 2024ko mai. 15a, 09:41

196 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak apirilean Usurbilen, martxoan baino 15 gutxiago.

211tik 196ra murriztu da langabetu kopurua martxotik apirilera, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera. Lanik gabeko 15 herrikide gutxiago zeuden iragan hilabetean udalerri honetan. Urte hasierako datuetara itzuli da Usurbilgo langabetu kopurua. Urtarrilean 199 langabetu zituen udalerri honek, 190 abenduan, 195 azaroan... Gehiago, 203 langabetu zenbatu zituzten otsailean, 211 martxoan. Apirilean, 196 aipatu moduan.

Langabetu kopuruaren murrizketa orokorra izan zen iragan hilabetean; 211tik 196ra gutxitu zen langabetu kopurua Usurbilen, 2.919tik 2.866ra (53 gutxiago) Buruntzaldean eta 29.699tik 29.123ra Gipuzkoan (576 gutxiago).

Kontratazioa
236 kontratu erregistratu ziren Usurbilen apirilean. Haietatik 174 hitzartu ziren aldi baterako. Generoaren ikuspuntutik, paretsu oraingoan, baina gizonezkoak baino (117) emakumezko gehiago (119) kontratatu ziren. Nahiz, gizonezkoak baino (78) emakumezko gehiago (118) izaten segitzen duen udalerri honek.

Hemen datuok zenbakitan:

2024ko apirila
Usurbil: 196.     Buruntzaldea: 2.866.    Gipuzkoa: 29.123.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 78.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 15.
45 urtetik gora: 55.
 

Emakumezkoak: 118.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 54.
45 urtetik gora: 58. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 3.
Industria: 32.
Eraikuntza: 8.
Zerbitzuak: 135.
Aldez aurreko lanik gabe: 18.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 623.
Astigarraga: 245.
Hernani: 854.
Lasarte-Oria: 752.
Urnieta: 196.
Usurbil: 196.
Guztira: 2.866. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.123.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 236.
Aldi baterakoak: 174 (90 gizonezko, 84 emakumezko).
Sektoreka: - nekazaritzan, 54 industrian, 5 eraikuntzan eta 177 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 117 kontratu artean gizonezkoenak , 119 kontratu artean emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 276.
Astigarraga: 257.
Hernani: 470.
Lasarte-Oria: 214.
Urnieta: 193.
Usurbil: 236.
Guztira: 1.646.

Gipuzkoa: 17.642.

2024ko martxoko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.