#E9

2019ko datuekin alderatuta, 9,21 puntu hazi da abstentzioa 18:00ak arte

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 9a, 18:45

Abstentzioa hazten doa hauteskunde egunak aurrera egin ahala. Halere, eskualdean gutxien hazi den udalerria dugu Usurbil.

Handitzen doa abstentzioa, hauteskunde egunak aurrera egin ahala. Ondorio horixe atera daiteke, oraingoz ezagutzera eman dituzten datuen arabera. 14:00etan eskaini dute eguneko lehen parte hartze datua; une horretan jakinarazi dutenez, 7,79 puntutan murriztu da parte hartzea Usurbilen, Europako hauteskundeak azkenekoz egin ziren 2019ko maiatzaren 26ko datuekin alderatuta. 36,18koa izan zen egun hartan 14:00etan erregistraturiko parte hartzea, gaur ordu berean %28,39koa.

Alde hau hazi egin da arratsaldeak aurrera egin ahala. Izan ere, arratsaldeko 18:00etan eguneratu dituzte datuok. Udalerri honetan, %41,53ko parte hartzea izan dela berri eman dute. 2019an, %50,74koa izan zen ordu berean. Hazi egin da, beraz, abstentzioa; 9,21 puntutan.

Hazkuntza txikiena eskualdean
Usurbilen gertaturikoa ez da joera isolatua, orokorra baizik. Esaterako, Beterri Buruntza eskualdean gertatzen ari denari erreparatzen badiogu, momentuz, Usurbilek du parte hartze handiena eta abstentzioa hazi arren, gainerako bost udalerrietan baino nabarmen gutxiago handitu da, duela bost urteko datuekin alderatzen badugu. Izan ere, 16,27 puntu hazi da asbtentzioa Urnietan, 15,18 Astigarragan, 13,44 Andoainen, 13,13 Lasarte-Orian eta 11,35 Hernanin. Usurbilen, aipatu moduan, 9,21 puntu hazi da abstentzioa, edo bestela esanda, murriztu da parte hartzea.

20:00ak arteko parte hartze datuak, behin-behineko emaitzekin batera 23:00etan jakinaraziko dituzte. Halere, lehenago itxiko dituzte hauteslekuak; 20:00etan eta une horretan hasiko dute botoen zenbaketa.

Europako Parlamenturako hauteskundeak

Parte hartzea Usurbilen
2024 2019
14:00 %28,39 (1.409 boto) %36,18 (1.703 boto)
18:00 %41,53 (2.061 boto) %50,74 (2.388 boto)
20:00    

 

Parte hartzea eskualdean 14:00 (2024/2019) 18:00 (2024/2019) 20:00 (2024/2019)
Andoain

%30,10 (3.395) / %37,59 (4.276)= -7,49

%37,97 (4.282)/%51,41 (5.847)=-13,44  
Astigarraga %24,32 (1.387) / %34,19 (1.671)= -9,87 %34,40 (1.962)/ %49,58 (2.423)=-15,18  
Hernani %29,55 (4.663) / %36,79 (5.806)=-7,24 %40,36 (6.369) / %51,71 (8.160)=-11,35  
Lasarte-Oria %26,65 (3.946) / %36,08 (5.141)=-9,43 %36,97 (5.474)/ %50,10 (7.139)=-13,13  
Urnieta %24,43 (1.210)/ %36,73 (1.753)=-12,30 %33,58 (1.663)/%49,85 (2.379)=-16,27  
Usurbil %28,39 (1.409)/%36,18 (1.703 boto)=-7,79 %41,53 (2.061 boto)/ %50,74 (2.388 boto)= -9,21  

 

Erlazionatuak