Gorabeherarik ez, apirileko langabetu kopuru bera maiatzean

Noaua Aldizkaria 2024ko eka. 19a, 09:34

Apirileko langabetu kopuru bera erregistratu zuen Estatuko Enplegu Zerbitzuak maiatzean Usurbilen.

196 langabetu apirilean eta kopuru bera baita maiatzean ere. Lanik gabeko 196 herritar zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak maiatzean Usurbilen. Gorabeherarik ez, beraz, gai honetan iragan hilabetean udalerri honetan, martxoan 211 langabetu zenbatu eta hilabete geroago 15 langabetu gutxiago zenbatu ostean. Aldaketa txiki bakarra udalerri honi dagokionean, gizonezko langabetu bat gehiago izan zen maiatzean apirilean baino; aldiz, emakumezko langabetu bat gutxiago.

Usurbilen ez bezala, Beterri Buruntzan eta Gipuzkoan gutxitu egin da langabetu kopurua apiriletik maiatzera; eskualdean, 2.866tik 2.790era (76 langabetu gutxiago) eta Gipuzkoan 29.123tik 28.114ra (1.009 langabetu gutxiago). 

Udalerri honi lotutako datuetara itzulita, erregistraturiko kontratu kopurua ere murriztu egin da; 236 izan ziren apirilean, 217 maiatzean. Gehienak, 158, aldi baterako hitzartu ziren. Oraingoan, emakumezkoen kontratuak erregistratu ziren nabarmen gehiago (119) gizonezkoenak baino (98).

2024ko maiatza
Usurbil: 196.     Buruntzaldea: 2.790.    Gipuzkoa: 28.114.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 79.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 17.
45 urtetik gora: 55.
 

Emakumezkoak: 117.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 55.
45 urtetik gora: 56. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 2.
Industria: 30.
Eraikuntza: 11.
Zerbitzuak: 137.
Aldez aurreko lanik gabe: 16.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 593.
Astigarraga: 240.
Hernani: 830.
Lasarte-Oria: 731.
Urnieta: 200.
Usurbil: 196.
Guztira: 2.790. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.114.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 217.
Aldi baterakoak: 158 (76 gizonezko, 82 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 33 industrian, <5 eraikuntzan eta 180 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 98 kontratu artean gizonezkoenak , 119 kontratu artean emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 247.
Astigarraga: 246.
Hernani: 520.
Lasarte-Oria: 182.
Urnieta: 203.
Usurbil: 217.
Guztira: 1.615.

Gipuzkoa: 19.412.

2024ko apirileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.