Hamaika langabetu gehiago ekainean

Noaua Aldizkaria 2024ko uzt. 10a, 10:32

196tik 207ra handitu zen langabetu kopurua ekainean Usurbilen, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera.

Aurreko bi hilabeteetan, apirilean eta maiatzean, berrehunetik beherako langabetu kopurua izan ostean (196) lanik gabeko hamaika herrikide gehiago zenbatu ditu ekainean Usurbilen, Estatuko Enplegu Zerbitzuak; 207 guztira. Haietatik gehienak, tarte handiz beste behin, emakumeak (128), gutxiago gizonezkoak (79). Adinaren ikuspegitik, gehienak 45 urtetik gorakoak; 207tik 117. Sektoreka, ohi bezala baita, gehienak, 151, zerbitzuetakoak dira.

Usurbilen bezala, joera bera sumatu da baita eskualdean eta Gipuzkoan ere. 2.790etik 2.860ra gehitu da langabetu kopurua Beterri Buruntzan (70 langabetu gehiago), 28.114tik 28.206ra Gipuzkoan (92 langabetu gehiago).

Ugaritu egin da baita ekainean erregistraturiko langabetu kopurua. Maiatzeko datuekin alderatuta, hilabete hartan 217 kontratu erregistratu ziren Usurbilen, 27 gehiago, guztira 244 ekainean; beti bezala, gehienak, 186, aldi baterako. Generoaren ikuspegitik, parekatsua izan da kontratazioa, nahiz gizonezko gehiago kontratatu diren emakumezkoak baino.


2024ko ekaina
Usurbil: 207.     Buruntzaldea: 2.860.    Gipuzkoa: 28.206.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 79.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 16.
45 urtetik gora: 55.
 

Emakumezkoak: 128.
25 urtetik behera: 2.
25-44 urte artean: 64.
45 urtetik gora: 62. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 2.
Industria: 25.
Eraikuntza: 13.
Zerbitzuak: 151.
Aldez aurreko lanik gabe: 16. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 613.
Astigarraga: 239.
Hernani: 822.
Lasarte-Oria: 762.
Urnieta: 217.
Usurbil: 207.
Guztira: 2.860. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.206.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 244.
Aldi baterakoak: 186 (97 gizonezko, 89 emakumezko).
Sektoreka: 13 nekazaritzan, 52 industrian, 2 eraikuntzan eta 177 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 129 kontratu artean gizonezkoenak , 121 kontratu artean emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 288.
Astigarraga: 507.
Hernani: 734.
Lasarte-Oria: 235.
Urnieta: 212.
Usurbil: 244.
Guztira: 2.220.

Gipuzkoa: 21.211.

2024ko maiatzeko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.