Ekainean maiatzean baino hamaika langabetu gehiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen; uztailean, ekainean baino bost gehiago. Guztira, maiatzaz geroztik hamasei langabetu gehiago zenbatu dituzte, beraz. Uztailean, 212 ziren lanik gabe ziren herrikideak; tarte handiz, emakume langabetu gehiago (131) zituen udalerri honek gizonezkoak baino (81). Aldiz, gizonezko gehiago (173 inguru) kontratatu zituzten, emakumezkoak baino (116). 289 izan ziren uztailean Usurbilen erregistraturiko kontratuak, haietatik gehienak, 172, aldi baterako hitzartu zituzten.
Usurbildik kanpo, eskualde mailan ere zertxobait gehitu da langabetu kopurua; ekainean 2.860 izan ziren, uztailean 2.868. Beterri Buruntzan zortzi langabetu gehiago zenbatu zituzten, beraz; 346 langabetu gehiago Gipuzkoan. Izan ere, 28.206 langabetu zeuden ekainean Gipuzkoan, 28.552 uztailean.
2024ko uztaila
Usurbil: 212. Buruntzaldea: 2.868. Gipuzkoa: 28.552.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 81.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 17.
45 urtetik gora: 56.
Emakumezkoak: 131.
25 urtetik behera: 4.
25-44 urte artean: 58.
45 urtetik gora: 69.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 3.
Industria: 27.
Eraikuntza: 14.
Zerbitzuak: 149.
Aldez aurreko lanik gabe: 19.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 618.
Astigarraga: 265.
Hernani: 823.
Lasarte-Oria: 747.
Urnieta: 203.
Usurbil: 212.
Guztira: 2.868.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.552.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 289.
Aldi baterakoak: 172 (111 gizonezko, 61 emakumezko).
Sektoreka: 24 nekazaritzan, 43 industrian, 14 eraikuntzan eta 208 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 173 kontratu inguru gizonezkoenak , 116 kontratu inguru emakumezkoenak.
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 240.
Astigarraga: 445.
Hernani: 672.
Lasarte-Oria: 329.
Urnieta: 240.
Usurbil: 289.
Guztira: 2.215.
Gipuzkoa: 21.372.
2024ko ekaineko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.