Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera, langabetu zeuden udalerri honetan iragan hilabetean, uztailean baino hemeretzi gehiago, 212 baitzituen herri honek orduko hartan.
Azken hilabeteotako joera berretsi da aurreko hilabetean. Maiatzaz geroztik etenik gabe gehitu da lanik gabeko herritar kopurua; 196 langabetu maiatzean, 207 ekainean, 212 uztailean eta 231 abuztuan.
Abuztuko datuetara itzulita, bereziki emakumezkoen artean izan da langabetu kopuruaren gehikuntza handiena. Uztailean 131 ziren, 146 abuztuan. 15 gehiago, beraz; haietatik hamahiru, 25-44 urte artekoak. Gizonezkoen artean lau langabetu gehiago zenbatu dituzte epealdi berean.
Sektoreka, bereziki zerbitzuenean izan da langabetu kopuruaren handitze nagusia. 149 ziren uztailean, 19 gehiago, 168 abuztuan.
Joera bera eskualdean eta Gipuzkoan
Usurbilen antzera, Beterri Buruntza osoan eta Gipuzkoan ere handitu egin da langabetu kopurua abuztuan; eskualdean 173 langabetu gehiago zenbatu zituen iragan hilabetean Estatuko Enplegu Zerbitzuak, 1.326 langabetu gehiago Gipuzkoan.
Erregistraturiko kontratu kopurua, aldiz, nabarmen murriztu da; 289 izan ziren uztailean, 183 (106 gutxiago) abuztuan. Ohi bezala, gehienak (158) aldi baterako hitzartu zituzten. Emakumezko langabetu gehiago izan arren, gizonezko gehiago (112) kontratatu zituzten emakumezkoak baino (71).
Langabezia datuen antzera, Usurbilgo kontratazio datuen ispilu dira baita Beterri Buruntza eskualdekoak eta Gipuzkoakoak ere, eremu hauetan guztietan ere nabarmen murriztu baitira erregistraturiko kontratuak uztailetik abuztura; eskualdean 2.215etik 1.635era; Gipuzkoan, 21.372tik 15.404ra.
2024ko abuztua
Usurbil: 231. Buruntzaldea: 3.041. Gipuzkoa: 29.878.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 85.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 22.
45 urtetik gora: 55.
Emakumezkoak: 146.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 71.
45 urtetik gora: 70.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: <5.
Industria: 27.
Eraikuntza: 14.
Zerbitzuak: 168.
Aldez aurreko lanik gabe: 19.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 645.
Astigarraga: 272.
Hernani: 869.
Lasarte-Oria: 799.
Urnieta: 225.
Usurbil: 231.
Guztira: 3.041.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.878.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 183.
Aldi baterakoak: 158 (99 gizonezko, 59 emakumezko).
Sektoreka: 17 nekazaritzan, 46 industrian, 1 eraikuntzan eta 119 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 112 kontratu gizonezkoenak , 71 kontratu emakumezkoenak.
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 194.
Astigarraga: 402.
Hernani: 542.
Lasarte-Oria: 141.
Urnieta: 173.
Usurbil: 183.
Guztira: 1.635.
Gipuzkoa: 15.404.
2024ko uztaileko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.