Iaz, Jose Luis Zumetaren frontoi atzeko muralaren 50. urtemuga jaialdiarekin hasi zuten ikasturtea; hunkigarria izan zen "Xumetik" herri jaialdi gogoangarriarekin. Frontoi atzeko murala biziberritu zuten haren parean eskainitako dantzak zein musikak giroturiko herri jaialdi borobilak. Lehenago, asteburu hartan zehar, bisita gidatu berezia programatu zuten kultur sorkuntzaz jositako herriko kaleetan, tailerrak ere antolatu ziren edota Oskar Alegriaren "Zumeta 23" film laburra ere estreinatu zuten.
Haietako hainbat pasarte oroitzeko aukera izango da ostiral honetan, Usurbilgo Kulturgunekoen eskutik. Izan ere, 2024-25 ikasturte berriaren hasiera girotzeko zenbait hitzordu iragarri dituzte irailaren 27rako eta 28rako. Hasteko, gaurko, "Xumetik" Eguna gogoratzeko bideo proiekzioa Sutegin. Aurrerapentxo bat duzue albiste honi atxikitako Kulturgunearen bideoan.
Larunbaterako, bestalde, uda osteko lehen bilkura deitu dute Potxoenean, segidan bazkaria Aitzaga elkartean eta egunari amaiera bikaina emateko bakarrizketen saioa Sutegi atarian. Adi, otordurako izena aurrez eman beharko da. Segidan dituzue xehetasunak, antolatzaileek helarazitako egitarauan.
Usurbilgo kulturzale orori zuzenduriko asteburua izango da, beraz, iraileko azken hau:
Kulturgunearen ikasturte hasiera girotua
Irailak 27, ostirala
22:00 "Xumetik" Eguna gogoratuz bideo emanaldia Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Orain urtebete Zumetaren muralaren 50. urteurrena ospatu antolatu zen herri jaialdian berriz murgiltzeko emanaldia".
Irailak 28, larunbata
10:30 Ikasturte hasierako batzarra Potxoenean.
14:00 Kulturzaleen bazkaria Aitzaga elkartean. Izen-emateko mezu bat helarazi usurbilgokulturgunea@gmail.com helbidera.
18:30 Bakarrizketak Sutegi atarian Lauzpabost Standup taldearekin: Esti Curiel, Ander Malbadi, Iker Plazaola, Julen Portillo.
Antolatzailea: Usurbilgo Kulturgunea.