NOAUA! podcasta

"Izotz sagardoa 'Oporto' batekin parekatu daiteke"

Erredakzioa 2024ko urr. 8a, 07:12

Egoitz Zapiain Astigarragako Zapiain sagardotegiko produkzio arduraduna da. Urriaren 24an  ikastaro bat eskainiko du Aginagako Eliza Zaharrean. Izotzezko sagardoaren inguruko azalpenak eskaintzeaz gain, edaria ekoizteko gakoak eskainiko ditu. Ikastaroaren azken txanpan, izotz sagardo ezberdinak dastatzeko aukera izango da.

Izotz sagardoa, ikastaroa eta dastaketa
  • Urriak 24 osteguna.
  • Ordua: 18:00-19:30.
  • Tokia: Aginagako Eliza Zaharra.
  • Bideratzailea: Egoitz Zapiain sagardogilea.
  • Izen-ematea: sagardoa@ni.eus / 630 938 027.
  • Antolatzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea; Alkartasuna Kooperatiba; Usurbil Sagarraren Bihotza, Sagardoaren Kultura.
  • Laguntzaileak: Usurbilgo Udala; Aginagako Eliza Zaharra Elkargunea.