196 langabetu zituen udalerri honek maiatzean, 207 ekainean, 212 uztailean eta 231 abuztuan, Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera. Abuztuan azken hilabeteotako goranzko joera nabarmen handitu ostean, aldaketa hilabetea izan da iraila. Izan ere, joera hori eten eta murrizketa azpimarragarria izan du udalerri honetako langabetu kopuruak; abuztuan 231 langabetu zituen udalerri honek, 26 gutxiago irailean, guztira 205.
Murrizketa hau nabarmena izan da bereziki emakumezkoen artean. Abuztuan 146 ziren langabetuak; 23 gutxiago, 123 guztira, joan den hilabetean. Gizonezkoetan lanik gabeko hiru herritar gutxiago daudela jakinarazi du Estatuko Enplegu Zerbitzuak; 85 abuztuan, 82 irailean.
Gutxitze orokorra
Usurbilen izan den joera aldaketa honek ere islada bera izan du eskualdean eta Gipuzkoan. Beterri Buruntzako gainerako udalerri guztietan gutxitu da langabetu kopurua; 3.041 ziren abuztuan, 195 gutxiago, 2.846 irailean. 1.413 langabetu gutxiago zenbatu dituzte, bestalde, Gipuzkoan.
Kontratazio datuei dagokienean, 183 erregistratu ziren abuztuan, 252 irailean. Ohi bezala, gehienak, aldi baterako, 187 guztira eta gizonezko gehiago kontratatu ziren emakumezkoak baino udalerri honetan. Joera bera nabari da baita eskualdean eta Gipuzkoan ere; erregistraturiko kontratu kopurua handitu egin da abuztutik irailera bai Beterri Buruntzan (1.635 abuztuan, 2.454 irailean) eta herrialde mailan (15.404 abuztuan, 22.924 irailean).
2024ko iraila
Usurbil: 205. Buruntzaldea: 2.846. Gipuzkoa: 28.465.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 82.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 19.
45 urtetik gora: 54.
Emakumezkoak: 123.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 57.
45 urtetik gora: 58.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: <5.
Industria: 27.
Eraikuntza: 10.
Zerbitzuak: 146.
Aldez aurreko lanik gabe: 18.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 615.
Astigarraga: 256.
Hernani: 810.
Lasarte-Oria: 758.
Urnieta: 202.
Usurbil: 205.
Guztira: 2.846.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.465.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 252.
Aldi baterakoak: 187 (113 gizonezko, 74 emakumezko).
Sektoreka: 10 nekazaritzan, 41 industrian, 1 eraikuntzan eta 200 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 153 eta <5 kontratu gizonezkoenak , 94 <5 kontratu emakumezkoenak.
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 309.
Astigarraga: 724.
Hernani: 707.
Lasarte-Oria: 235.
Urnieta: 227.
Usurbil: 252.
Guztira: 2.454.
Gipuzkoa: 22.924.
2024ko abuztuko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.