NOAUA! podcasta

Ixabel Agirresarobe: "Familia giroko saio bat izango da"

Erredakzioa 2024ko urr. 22a, 09:20

Urriaren 30ean ipuingintzaren inguruko tailer bat eskainiko du Sutegi udal liburutegian. 5 urtetik gorako haurrei zuzendua dago eta haur bakoitzak heldu baten laguntzarekin bertaratu beharko du. Aldez aurretik eman behar da izena, udal liburutegian bertan. Saioari buruzko xehetasun gehiago eskaini dizkigu ondoko elkarrizketan.

 

"Konta ditzagun ipuinak" kontaketa saioa

Urriak 30 asteazkena

Ordua: 18:00.
Tokia: Sutegi udal liburutegia.
Kontalaria: Ixabel Agirresarobe.
Iraupena: ordubete inguru.
Nori zuzendua: 5 urtetik gorako haurrei eta haien guraso edota zaintzaileei.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.