NOAUA! podcasta

Eli Olaizola Aizpurua: "Pauso txikiak ematen jarraitu behar dugu"

Erredakzioa 2024ko aza. 13a, 07:56

Bizipoza jardunaldiaren zortzigarren edizioa larunbat honetan ospatuko da Sutegin. Honakoan arrazakerian jarriko dute arreta. "Askotan iruditzen zaigu gai hauek ez digutela eragiten. Eta uste dut aukera bat eman beharko geniokeela honi", adierazi digu Eli Olaizola Bizipoza elkarteko kideak. "Denontzat aberasgarria izan daitekeelako. Pauso txikiak ematen jarraitu behar dugu, denona eta denontzat izango den mundu honen eraikuntzan".

Bizipoza VIII. Jardunaldia

Azaroak 16, larunbata

9:30-13:30 Sutegin. 

Arrazakeriaren marko orokorra eta hezkuntzan duen kokapena aztergai. Hizlariak: Eli Dominguez (Ndank Ndank elkartea) eta Voryri Bita (aktibista).

Bizipenak.

Hamaiketakoa.

• "Zaldibiako esperientzia. Euskara eta kulturartekotasuna hezkuntza komunitatean".

Ikuspuntua. Maitane Alonso (EHUko irakaslea, SOS Arrazakeriako kide izandakoa) eta Leire Amenabar gizarte psikologiako doktoretza ikerlariaren eskutik.

Izen-ematea: labur.eus/bizipoza8

 

Mundualdia jaia

Azaroak 16, larunbata

09:30-13:30 Bizipoza elkartearen VIII. Jardunaldia Sutegiko auditorioan: “Bizipozatik arrazakeria deseraikitzen”.

11:00-12:30 'Zirimara familian' frontoi inguruan: bertako eta hainbat jatorritako familiekin jolasak. Antolatzaileak: Zirimara, Gaztelekua, Aisialdi ikastaroan ikasten ari diren ikasleak.

18:00 Usurbilgo hizkuntza aniztasuna lantzeko proiektuaren aurkezpena.

Ondoren, hainbat jatorritako jakien dastaketa eta 'Son de Hoy' musika taldea.