Izan ere, 196 langabetu zituen udalerri honek maiatzean, 207 ekainean, 212 uztailean eta 231 abuztuan, Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera; aldiz, 26 gutxiago irailean, guztira 205. Bi gehiago urrian.
207 langabetutik, erdia baino gehiago emakumezkoak izan ziren iragan hilabetean; guztira, 119. Nabarmen gutxiago, 88, gizonezkoak. Aldiz, emakumezkoak baino (129-133) gizonezko gehiago (158-162) kontratatu ziren iragan hilabetean. 291 izan ziren udalerri honetan erregistraturiko kontratuak (252 izan ziren irailean); gehienak, 223, aldi baterako hitzartu ziren.
Joera beretsua
Usurbilgo joera bere islatu da baita eskualdean eta Gipuzkoan ere. Langabetu kopurua hazi da zertxobait irailetik urrira; Beterri Buruntzan, 2.846tik 2.852ra eta Gipuzkoan 28.465etik 28.690era.
Kontratazio datuei dagokienean, aldiz, murriztu egin da eskualdean eta Gipuzkoan erregistraturiko kontratuen zenbatekoa irailetik urrira; 2454tik 2.299ra Beterri Buruntzan eta 22.924tik 21.883ra Gipuzkoan.
2024ko urria
Usurbil: 207. Buruntzaldea: 2.852. Gipuzkoa: 28.690.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 88.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 23.
45 urtetik gora: 55.
Emakumezkoak: 119.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 50.
45 urtetik gora: 60.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: <5.
Industria: 26.
Eraikuntza: 12.
Zerbitzuak: 150.
Aldez aurreko lanik gabe: 15.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 619.
Astigarraga: 248.
Hernani: 817.
Lasarte-Oria: 751.
Urnieta: 210.
Usurbil: 207.
Guztira: 2.852.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.690.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 291.
Aldi baterakoak: 223 (118 gizonezko, 105 emakumezko).
Sektoreka: 5 nekazaritzan, 38 industrian, <5 eraikuntzan eta 244 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 158-162 kontratu gizonezkoenak , 129-133 kontratu artean emakumezkoenak.
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 339.
Astigarraga: 534.
Hernani: 674.
Lasarte-Oria: 244.
Urnieta: 217.
Usurbil: 291.
Guztira: 2.299.
Gipuzkoa: 21.883.
2024ko iraileko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.