Estatuko Enplegu Zerbitzuak hilero kaleraturiko langabetu kopuruari dagozkion aurtengo Usurbilgo datuak gorabeheratsuak izaten ari dira. 196 langabetu zituen udalerri honek maiatzean, 207 ekainean, 212 uztailean, 231 abuztuan, irailean 205 eta 207, bi gehiago urrian.
Azaroan, azkenik, bost langabetu gehiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak udalerri honetan, 212 guztira, uztaileko datu bera. Oraingo honetan, gizonezkoen artean eman da langabetu kopuruaren handitzea (88 urrian, 94 azaroan). Izan ere, emakumezkoena murriztu egin da (119 langabetu urrian, 118 azaroan).
Beterri Buruntzan eta Gipuzkoan, zertxobait murriztu da langabetu kopurua; eskualdean 2.852tik 2.847ra gutxitu da lanik gabeko herritar kopurua; Gipuzkoan, 28.690tik 28.521era.
Kontratazio datuei dagokienean, 199 kontratu erregistratu ziren Usurbilen azaroan, urrian baino nabarmen gutxiago, orduko hartan 291 izan baitziren. Hitzarturiko kontratu gehienak, ohi bezala, aldi baterako izan ziren; 199tik 142.
Erdi eta erdi; 199tik 100 kontratu gizonezkoenak izan ziren, gainerako 99ak emakumezkoenak.
2024ko azaroa
Usurbil: 212. Buruntzaldea: 2.852. Gipuzkoa: 28.690.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 94.
25 urtetik behera: 12.
25-44 urte artean: 26.
45 urtetik gora: 56.
Emakumezkoak: 118.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 47.
45 urtetik gora: 64.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 4.
Industria: 27.
Eraikuntza: 12.
Zerbitzuak: 153.
Aldez aurreko lanik gabe: 16.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 633.
Astigarraga: 251.
Hernani: 828.
Lasarte-Oria: 724.
Urnieta: 199.
Usurbil: 212.
Guztira: 2.847.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.521.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 199.
Aldi baterakoak: 142 (62 gizonezko, 80 emakumezko).
Sektoreka: 1 nekazaritzan, 29 industrian, 6 eraikuntzan eta 163 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 100 kontratu gizonezkoenak , 99 kontratu emakumezkoenak.
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 261.
Astigarraga: 274.
Hernani: 519.
Lasarte-Oria: 232.
Urnieta: 165.
Usurbil: 199.
Guztira: 1.650.
Gipuzkoa: 18.046.
2024ko urriko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.