Azkeneko urtebeteko langabetu kopuru txikienarekin amaitu zuen udalerri honek 2024a, lanik gabeko 187 herrikiderekin. Urte askoan egin beharko litzateke atzera, hori baino kopuru baxuagoa izateko. 2023ko abenduko datua da gehien gerturatzen zaiona; orduko hartan, 190 langabetu izan ziren.
Denboran are gehiago hurbilduta, 2024ko azaroan 212 langabetu zenbatu zituen udalerri honetan Estatuko Enplegu Zerbitzuak, 25 gutxiago abenduan. Bi hilabeteotan, bereziki gizonezkoen artean murriztu da gehien langabetu kopurua; 94 ziren azaroan, 14 gutxiago, 80 abenduan. Emakumezkoen artean, aldiz, murrizketa txikiagoa izango da; 118 ziren azaroan, 11 gutxiago, 107 guztira abenduan.
Usurbilen gertatu moduan, eskualdean ere murriztu egin da langabetu kopurua; 2.847 izan ziren azaroan, 70 gutxiago, 2.777 abenduan. Gipuzkoan ere, azaroan baino (28.521) 103 langabetu gutxiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak abenduan; 28.418 guztira.
Kontratu gehiago, baina aldi baterako
Kontratazio datuei dagokienean, azaroan baino (199) bederatzi kontratu gehiago erregistratu zituzten Usurbilen abenduan (208). Haietatik gehienak (163), ohi bezala, aldi baterako hitzartu zituzten. Urte amaieran ere, emakumezkoak baino (97) gizonezko gehiago (111) kontratatu zituzten, nahiz emakumezko langabetu gehiago izan (107 langabetu emakumezko, 80 langabetu gizonezko).
Usurbilen bezala, Beterri Buruntzan ere kontratazioa gehitu arren (azaroan 1.650, abenduan 1.888), Gipuzkoan murriztu zen abenduan. Azaroan 18.046 kontratu hitzartu ziren herrialde mailan, 16.601 abenduan.
2024ko abendua
Usurbil: 187. Buruntzaldea: 2.777. Gipuzkoa: 28.418.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 80.
25 urtetik behera: 12.
25-44 urte artean: 18.
45 urtetik gora: 50.
Emakumezkoak: 107.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 47.
45 urtetik gora: 55.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 4.
Industria: 24.
Eraikuntza: 10.
Zerbitzuak: 134.
Aldez aurreko lanik gabe: 15.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 642.
Astigarraga: 237.
Hernani: 814.
Lasarte-Oria: 698.
Urnieta: 199.
Usurbil: 187.
Guztira: 2.777.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.418.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 208.
Aldi baterakoak: 163 (86 gizonezko, 77 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 17 industrian, <5 eraikuntzan eta 186 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 111 kontratu gizonezkoenak , 97 kontratu emakumezkoenak.
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 223.
Astigarraga: 546.
Hernani: 501.
Lasarte-Oria: 172.
Urnieta: 238.
Usurbil: 208.
Guztira: 1.888.
Gipuzkoa: 16.601.
2024ko azaroko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.