NOAUA! podcasta

Alex Tello: "Gidoia bizirik egon da azken uneraino"

Erredakzioa 2025eko otsailaren 7a

Alex Tellok 'Animo' izeneko filma ondu berri du. Otsailaren 7an aurkeztuko du filma, Usurbilgo Sutegin. Telmo Irureta da aktore nagusia baina euskal eszenako aktore ugarik ere hartu dute parte Telloren lehen film luzean. NOAUA! Audio Podcasterako eskaini digun elkarrizketa honetan, filmaren nondik norakoak azaldu dizkigu.