Urriko kopuru bera, 207 langabetu urtarrilean

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 10a, 09:11

Urtarrilean 207 langabetu zituel Usurbilek jakinarazi zuen Estatuko Enplegu Zerbitzuak.

2024ko urriko langabetu kopurua izatera itzuli da Usurbil. Orduko hartan bezalaxe, 207 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak joan den urtarrilean, abenduan izandako azken urteotako murrizketa handienaren ostean (187 langabetu). Azken hilabete horretan, adin tarte guztietan gehitu da langabetu kopurua; 80 gizonezko eta 107 emakumezko langabetu zituzten udalerri honetan abenduan, 92 gizonezko eta 115 emakumezko urtarrilean.

Usurbilen bezala, eskualdean eta Gipuzkoan ere gehitu egin da langabetu kopurua; Beterri Buruntzan 2.777tik 2.849 eta Gipuzkoan, 28.418tik 28.961ra. Laburbilduz, 20 langabetu gehiago Usurbilen, 72 langabetu gehiago eskualdean eta 543 gehiago Gipuzkoan.

Handitu egin da baita erregistraturiko kontratu kopurua Usurbilen; 208 izan ziren abenduan, 68 gehiago (276) urtarrilean; gehienak, ohi bezala, 191 aldi baterako.

 

2025eko urtarrila
Usurbil: 207.     Buruntzaldea: 2.849.    Gipuzkoa: 28.961.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 92.
25 urtetik behera: 15.
25-44 urte artean: 24.
45 urtetik gora: 53.
 

Emakumezkoak: 115.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 51.
45 urtetik gora: 57. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 25.
Eraikuntza: 11.
Zerbitzuak: 150.
Aldez aurreko lanik gabe: 16. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 636.
Astigarraga: 237.
Hernani: 830.
Lasarte-Oria: 741.
Urnieta: 198.
Usurbil: 207.
Guztira: 2.849. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.961.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 276.
Aldi baterakoak: 191 (97 gizonezko, 94 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 49 industrian, 14 eraikuntzan eta 212 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 135-40 kontratu gizonezkoenak , 135-40 kontratu emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 268.
Astigarraga: 357.
Hernani: 620.
Lasarte-Oria: 209.
Urnieta: 198.
Usurbil: 276.
Guztira: 1.928.

Gipuzkoa: 18.639.

2024ko abenduko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.