NOAUA! podcasta

Donostiako Harrera Sarea: "Gizonezkoentzako arropa premian gaude"

Erredakzioa 2025eko apirilaren 7a

Donostiako Harrera Sareak eta Aztarrika Gazte Asanbladak arropa bilketa kanpaina solidarioa antolatu dute. Apirilaren 9an eta 10ean Usurbilgo gazte lokalean izango dira, Artzabalen, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Gizonezkoentzako arropa eskatzen ari dira. Diru ekarpena egiteko itsulapikoak ere ipiniko dituzte bilketa egunetan.