Irati Holgado: "Besteentzat jokatzeko erakutsi duen gaitasuna nabarmenduko nuke"
Bi gauza nabarmendu nahiko nituzke: Batetik, bere umiltasuna (apaltasuna). Eta bestetik, eskubaloia ulertu, jokoa antolatu eta besteentzat jokatzeko erakutsi duen gaitasuna. Eredu bat izan da jokalari bezala.
Lur Errekondo: "Onura besterik ekartzen ez duen jokalari horietakoa izan da"
Balio asko erakutsi ahal izan dizkigun jokalari eta pertsona zoragarria dugu Esther. Isilean jo eta su lan egin duena, umila, eta guztion ongizatea aurrean jarri duena lanari etekin handiena ateratzeko. Onura besterik ekartzen ez duen horietakoa eta batzuk zorte izugarri hori izan dugu.
Olatz Arregi: "Eskubaloian egin duen ibilbidea bikaina izan da"
Nik Estherrekin ez dut jokatzeko aukerarik izan, zoritxarrez egia esan, baina asko apreziatzen dudan pertsona da. Eskubaloian egin duen ibilbidea txalotzekoa da, bikaina izan da. Ahal izan dudanetan ikustera joan naiz, eta gozatu egin dut bera ikusten. Pena handia eman dit notiziak, eskerrik asko Esther!
Estitxu Berasategi: "Beti laguntzeko prest"
Pista barruan eta kanpoan taldekide ezinhobea izan da. Beti laguntzeko prest eta bihotz handiarekin. Pena da horrelako jokalari batek eskubaloiari agur esan behar izatea, baina seguru niretzat bezala beste askontzat eredu izango dela. Zorrte handia eduki du eskubaloiak eta Bera Berak!