18:30 Kalejira udaletxetik abiatuta, kantujira, trikitilari eta buruhandiekin batera.
20:00 Euskaraldiari ekiteko txupinazoa Mikel Laboa plazan, sagardoz eta pintxoez lagunduta.
Arratsaldean zehar, Euskaraldirako izena eman eta txapak eskuratzeko aukera.
Zehaztasunak: "Ahobizi eta Belarriprestak, nork bere roletik aritzeko unea da. Jantzi txapa eta etorri hasiera ekitaldira. Euskararen erabilera aktibatzeko 11 egunez Euskal Herri osoan egingo den ariketa kolektibo bat da Euskaraldia. Euskaraz bizitzea posible egingo duten neurriak eta espazioak sorrarazi nahi ditugu eta ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU!!".
Antolatzailea: Euskaraldiaren herri batzordea.