Aldaketa nabarmenik ez, 204 langabetu apirilean

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 20a, 12:29

Martxoan baino langabetu bat gutxiago zenbatu zuen Estatuko Enplegu Zerbitzuak joan den hilean Usurbilen.

Aldaketa nabarmenik ez, apirileko langabezia datuei dagokienean. Estatuko Enplegu Zerbitzuak joan den apirileko zenbakien berri eman du. Iturri horren arabera, 204 langabetu zenbatu zituzten Usurbilen, martxoan baino bat gutxiago. Joera bera izan da eskualdean eta Gipuzkoan ere; Beterri Buruntzan 35 langabetu gutxiago izan ziren apirilean (2.847 martxoan, 2.812 apirilean) eta 268 gutxiago Gipuzkoan (28.490 martxoan, 28.222 apirilean).

Deigarria da, halere, Usurbilgo datuetara itzulita, nola gizonezkoen langabetu kopurua 84tik 79 murriztu zen martxotik apirilera; aldiz, emakumezkoena gehitu zen 121etik 125era. Izan ere, gizonezkoak baino emakumezko langabetu gehiago izaten segitzen du udalerri honek, aldiz emakumezkoak baino gizonezko gehiago kontratatzen segitzen da. Apirilean, 157 kontratu erregistratu ziren, gehienak (115) aldi baterako hitzartu ziren.

2025eko apirila
Usurbil: 204.     Buruntzaldea: 2.812.    Gipuzkoa: 28.222.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 79.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 20.
45 urtetik gora: 49.
 

Emakumezkoak: 125.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 59.
45 urtetik gora: 56. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: <5.
Industria: 26.
Eraikuntza: 8.
Zerbitzuak: 149.
Aldez aurreko lanik gabe: 17. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 633.
Astigarraga: 237.
Hernani: 780.
Lasarte-Oria: 748.
Urnieta: 210.
Usurbil: 204.
Guztira: 2.812. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.222.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 157.
Aldi baterakoak: 115 (60 gizonezko, 55 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 17 industrian, 5 eraikuntzan eta 133 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 81-86 kontratu gizonezkoenak , 71-76 kontratu emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 204.
Astigarraga: 251.
Hernani: 400.
Lasarte-Oria: 182.
Urnieta: 183.
Usurbil: 157.
Guztira: 1.377.

Gipuzkoa: 15.221.

2025eko martxoko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.