Denetariko kirol hitzorduak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 16a, 08:00

Txirrindularitza, pilota, futbola, eskubaloia edota "OCR oztopo zirkuitua" programatu dituzte asteburuko kirol hitzorduen artean. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Pilota frontoian
Maiatzak 16, ostirala
18:30
Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren final-zortzirenak: Usurbil-Hernani (joaneko partidak).

Errebotea Zubietan
Maiatzak 17, larunbata
10:30
Euskal Herriko Errebote Txapelketa: Zubieta-Goizeko Izarra (Donibane Garazi)

Eskubaloia Oiardon
Maiatzak 16, ostirala
20:00
Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Egia Seicar

Maiatzak 17, larunbata
11:00 Kadete mutilak: Usurbil K.E. A-Hernani Onddi E.T.
13:00 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Saieko Oxkarbi Taberna

Senior mutilen igoera fasea
Maiatzaren 23tik 25era Kantabriako Colindresen lehen nazional mailara igotzeko fasea jokatuko du Usurbil K.E.-ren senior mutilen taldeak. Hara joateko autobus zerbitzua antolatu dute, bonuak ere eskuragarri jarri dituzte. Autobus zerbitzurako nahiz bonuak eskuratzeko izena emateko formulario hau bete beharko da. Maiatzaren 16a azken eguna:
https://forms.gle/fp3EscYM3x7RGgDU8

Bonuen ordainketa Oiardo kiroldegian egin beharko da egunotan:
Maiatzak 16, ostirala: 17:15-18:15.
Maiatzak 17, larunbata: 12:00-13:30/16:00-17:30.

Xehetasun gehiago hemen: "Zuekin batera, lehen nazionalera"


Futbola
Haranen
Maiatzak 16, ostirala
20:00
Preferente neskak: Usurbil FT-Ilintxa SD

Maiatzak 17, larunbata
09:00
Kadete mutilak: Usurbil FT-Martutene KE C
10:45 Jubenilak: Usurbil FT B-Oiartzun KE C
12:30 Ohorezko jubenilak: Usurbil FT-Mondragon CF
17:00 Erregionalak

Haranetik kanpo
Maiatzak 17, larunbata
10:45
Infantil neskak, Donostiako César Beniton: Intxaurdi D-Usurbil FT
13:00 Infantil txiki, Oiartzungo Karla Lekuonan: Oiartzun KE-Usurbil FT

Maiatzak 18, igandea
11:00
Kadete neskak, Aretxabaletan (finalerdiak): Arizmendi Uda-Usurbil FT
17:30
Preferente mutilak, Irungo Ugalde:
Mariño CD-Usurbil FT
Usurbil FT B-Vasconia CD B



"OCR oztopo zirkuitua" 
Eskola Kiroleko topaketa antolatu dute larunbat honetarako, maiatzaren 17rako; oztopoen zirkuitua. Oraingo hitzordu honetan, ordea, herritar orok parte hartu ahalko du. Izan ere, "OCR oztopo zirkuitua" prestatu dute. Oztopo lasterketak dira OCR deiturikoak (ingelesezko izena: Obstacles Courses Racing) eta bertan lehiakideek hainbat erronka fisiko gainditu behar dituzte.

Maiatzak 17, larunbata
Tokia:
Oiardo kiroldegi pareko zelaia.
10:00 LH 3-4.
10:45 LH 5.
11:30 LH 6.
12:30 Herritar orori irekia.


Itzulia Women lasterketaren 3. etapa
Azken etapa Usurbildik igaroko da igandeko Sagardo Egunean, N634 errepidetik barrena hain zuzen. Tarte horretan, ohi denez, errepidea itxi egingo dute.

Maiatzak 18, igandea

Iraupena: maiatzak 16-18.
Etapak:
1-Maiatzak 16: Zumarraga-Agurain.
2-Maiatzak 17: Ugao-Miraballes-Igorre.
3-Maiatzak 18: Donostia-Donostia (Usurbil eta Aginagatik igaroko dira).
Ordua: 12:25-12:45 aldera.
Tokia: N634 errepidea. Donostia aldetik etorriko dira txirrindulariak. Usurbilgo udalerria alderik alde zeharkatuko dute.

Informazio gehiagorako: itzulia-women.eus