204tik 192ra murriztu da langabetu kopurua

Noaua Aldizkaria 2025ko eka. 11a, 08:53

Estatuko Enplegu Zerbitzuak maiatzari dagozkion Usurbilgo langabetu kopuruari lotutako datuak argitaratu ditu.

Apirilekoekin alderatuta, 12 langabetu gutxiago zenbatu dituzte udalerri honetan joan den hilabetean. Izan ere, Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera, 204 langabetu zeuden Usurbilen apirilean, 192 maiatzean. 

Ezohikoa den moduan murriztu da langabetu kopurua emakumezkoen artean; 125 ziren apirilean, 15 gutxiago, 110 maiatzean. Gizonezkoei dagokienean, 79tik 82ra handitu da langabetu kopurua denbora tarte berean.

Usurbilen bezalaxe, Beterri Buruntzan ere murriztu egin da langabetu kopurua apiriletik (2.812) maiatzera (2.730). 82 langabetu gutxiago zenbatu dituzte tarte horretan eskualdean. Gipuzkoan ere joera bera izan dute datuok. 28.222 langabetu zenbatu zituzten apirilean, 27.748 maiatzean, 474 gutxiago beraz.

Kontratazio datuei dagokienean, 236 kontratu erregistratu ziren maiatzean Usurbilen, apirilean baino 79 gehiago. Ohi bezala, gehienak, 169 zerbitzuen sektorean hitzartu ziren eta 184 aldi baterako.

Langabetu kopurua bereziki emakumezkoen artean murriztu arren, kontratu gehiago erregistratu ziren gizonezkoen artean (139) emakumezkoen artean baino (97).


2025eko maiatza
Usurbil: 192.     Buruntzaldea: 2.730.    Gipuzkoa: 27.748.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 82.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 24.
45 urtetik gora: 48.
 

Emakumezkoak: 110.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 48.
45 urtetik gora: 54. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 27.
Eraikuntza: 8.
Zerbitzuak: 137.
Aldez aurreko lanik gabe: 15. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 612.
Astigarraga: 224.
Hernani: 772.
Lasarte-Oria: 717.
Urnieta: 213.
Usurbil: 192.
Guztira: 2.730. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 27.748.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 236.
Aldi baterakoak: 184 (107 gizonezko, 77 emakumezko).
Sektoreka: 5 nekazaritzan, 56 industrian, 6 eraikuntzan eta 169 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 139 kontratu gizonezkoenak , 97 kontratu emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 236.
Astigarraga: 666.
Hernani: 494.
Lasarte-Oria: 159.
Urnieta: 210.
Usurbil: 236.
Guztira: 2.001.

Gipuzkoa: 18.407.

2025eko apirileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.