Urte hasieran eginiko dirulaguntza deialdietara herritarrek nahiz herri eragileek aurkezturiko eskabideen ebazpenak plazaratzen ari da asteotan Usurbilgo Udala. Azken ebazpena ostiral honetan bertan, ekainaren 20an plazaratu du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez.
Izan ere, nekazaritza eta abeltzaintza arloetako egitasmoak diruz laguntzeko deialdiari lotutakoa da kaleraturiko ebazpen hori.
Dirulaguntza deialdi gehienak urte hasieran plazaratu zituen Usurbilgo Udalak, baina ohi denez, amaitzear den 2024-25 ikasturte honetan euskara ikasten aritu direnek edota aisialdiko begirale nahiz zuzendari gisa aritzeko trebakuntza saioetan parte hartu dutenei zuzenduriko dirulaguntzak eskatzeko aukera izango da, ekainaren 23tik uztailaren 4ra. Deialdien oinarriak ekainaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez argitaratu zituen Usurbilgo Udalak.
Udal dirulaguntzen ebazpenak
Behin betiko ebazpenak
Nekazaritza eta abeltzaintza arloetako egitasmoetarako dirulaguntzak:
Aurkezturiko eskabideak:16.
Informazio gehiago: ekainaren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
2025eko kultur sorkuntzarako egitasmoak garatzeko dirulaguntzak:
Aurkezturiko eskabideak: 2.
Emandako dirulaguntza: 12.000 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Kultur egitasmoak garatzeko dirulaguntza deialdia:
Aurkezturiko eskabideak: 25.
Emandako dirulaguntza: 94.957,15 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Etxebizitza alokatzeko dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 6.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 3 eskaera onartuak (6.250 euro).
Informazio gehiago: ekainaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Igogailuak instalatzeko dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 28.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 20.500 euro 24 eskabiderentzat, beste lau eskabide baztertuak.
Informazio gehiago: ekainaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Behin behineko ebazpenak
Ingurumen arloko egitasmoetarako dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 4.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 2 eskaera onartuak (8.028,45 euro).
Informazio gehiago: ekainaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Kirol egokituko jardueretarako dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 0.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 0.
Informazio gehiago: maiatzaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Kirol elkarteenak ez diren kirol jardueretarako dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 9.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 4.000.
Informazio gehiago: maiatzaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Kirol elkarteen ohiko egitasmoetarako dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 6.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 120.000.
Informazio gehiago: maiatzaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Gizarte zerbitzuetako dirulaguntzak:
Onartutako dirulaguntza kopurua: ia 12.000 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideentzako dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 0.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 0.
Informazio gehiago: maiatzaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzak
Egindako eskabideak: 1.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 400 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Nekazaritza eta abeltzaintza alorreko dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 16.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 11 onartuak (guztira, 19.270,77 euro) , 5 eskaera baztertuak.
Kultur egitasmoak garatzeko:
Egindako eskabideak: 26.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 94.957,12 euro 93 ekintzetarako (lau ekintza laguntzarik gabe).
Informazio gehiago: maiatzaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Kultur sorkuntzarako:
Egindako eskabideak: 2.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 6.000 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Ingurumeneko dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 4.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 8.028,45 euro bi egitasmoetarako, beste bi egitasmo dirulaguntza ebazpenetik baztertuak.
Informazio gehiago: maiatzaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Etxebizitzen alokairurako dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 6.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 6.000 euro bi eskatzailerentzat. Beste lau eskari baztertuak.
Informazio gehiago: maiatzaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol egitasmoak garatzeko (2024ko deialdia):
-Laguntza berezietarako:
Egindako eskabideak: 2.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 5.011,51 euro.
-Taldeetako prestakuntza teknikoetarako:
Egindako eskabideak: 0.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 0.
-Kirolarien oinarrizko osasun miaketak egiteko:
Egindako eskabideak: 1.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 2.550 euro.
-Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko:
Egindako eskabideak: 5.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 607,50 euro.
Informazio gehiago: apiriaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.