Etengabekoa da udaberriaz geroztik, Usurbilgo langabetu kopuruan izaten ari den murrizketa. Estatuko Enplegu Zerbitzuak ekaineko datuak plazaratu berri ditu eta joera bera berretsi dute zenbakiok. Lanik gabeko 178 herrikide zeuden iturri horren arabera, joan den hilabetean Usurbilen.
Aipatu moduan, azken hilabeteotan gutxitze nabarmena izan du langabetu kopuruak udalerri honetan. 205 martxoan eta 204 langabetu zeuden apirilean. Hortik aurrera, azken bi hilabeteotan, hamabi langabetu gutxiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak maiatzean (guztira 192), beste hamalau gutxiago ekainean (guztira 178).
Ia adin tarte guztietan eta gizonezko (82tik 77ra) zein emakumezkoetan (110etik 101era) gutxitu da lanik gabeko herritarren kopurua. Halere, gizonezkoak baino (77) emakume langabetu gehiago (101) izaten segitzen du Usurbilek.
Aldiz, emakumezkoak baino (108) gizonezko gehiago (135) kontratatu ziren ekainean udalerri honetan. Guztira 243 kontratu hitzartu ziren, gehienak (174) aldi baterako.
Usurbildik kanpo, murriztu egin zen baita ekainean langabetu kopurua eskualdean eta Gipuzkoan. Beterri Buruntzari dagokionean, 2.730 langabetu zeuden maiatzean, 38 gutxiago, 2.692 ekainean. Gipuzkoari dagokionean, 27.748 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak maiatzean, 535 gutxiago, 27.213 ekainean.
2025eko ekaina
Usurbil: 178. Buruntzaldea: 2.692. Gipuzkoa: 27.213.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 77.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 19.
45 urtetik gora: 49.
Emakumezkoak: 101.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 44.
45 urtetik gora: 52.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 26.
Eraikuntza: 6.
Zerbitzuak: 127.
Aldez aurreko lanik gabe: 14.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 608.
Astigarraga: 226.
Hernani: 766.
Lasarte-Oria: 715.
Urnieta: 199.
Usurbil: 178.
Guztira: 2.692.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 27.213.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 243.
Aldi baterakoak: 174 (91 gizonezko, 83 emakumezko).
Sektoreka: 3 nekazaritzan, 57 industrian, 9 eraikuntzan eta 174 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 135 kontratu gizonezkoenak , 108 kontratu emakumezkoenak.
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 288.
Astigarraga: 687.
Hernani: 641.
Lasarte-Oria: 236.
Urnieta: 272.
Usurbil: 243.
Guztira: 2.367.
Gipuzkoa: 22.728.
2025eko maiatzeko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.