Larrialdi-gailu gehiago banatu ditu Hurbilagok

Noaua Aldizkaria 2025ko uzt. 23a, 09:51

Argazkiak: Hurbilago.

Ibilgailuetarako larrialdi-gailuak eskuratzeko aukera eskaintzen aritu dira asteotan, Hurbilago elkarteak abiarazitako kanpainaren baitan.

Herrian erosteak saria dakar, sarritan Hurbilago Usurbilgo merkatarien eta ostalarien elkarteak gogorarazi izan digun moduan. Azkenaldian hala dela erakutsi du, asteoan bideratu duen kanpaina berriarekin. Izan ere, "errepidean ikusgaitasun handia" eskaini eta "arriskuak saihesteko lagungarriak" diren ibilgailuetarako larrialdi-gailuak eskura genitzakeen Usurbilgo saltokietan erosketak egitearen truke. "DGTren araudia betetzen du", Hurbilagotik ohartarazia dutenez.

Horretarako, aipatu moduan, gailuon zozketan parte hartzeko herrian erosketak egin baino ez zegoen. "Erosi, aurreztu eta herriko merkataritza piztu!", egina zuten gonbita kanpainaren sustatzaileek.

Guztira, 64 saritu izan dira orain arte, azken asteotan Hurbilago elkartetik NOAUA!-ra helarazitako argazkiek erakutsi moduan. Lehen irudi multzoa ekaina amaieran plazaratu genuen, duela bi aste beste bilduma bat (biak albiste honen loturetan dituzue). Kanpainako azkeneko hiru sarituen irudiak dituzue albiste honi atxikiak.