205 ziren martxoan, 204 apirilean, 192 maiatzean eta 178 ekainean. Aspaldiko langabetu kopuru txikiena hazi egin da berriz uztailean. Izan ere, Estatuko Enplegu Zerbitzuak plazaraturiko azken datuen arabera, 190 langabetu zituen joan den hilabetean udalerri honek, ekainean baino hamabi gehiago hain zuzen.
Bereziki, emakumeen artean gehitu da langabetu kopurua. Ekainean 77 gizonezko eta 101 emakumezko langabetu zituen Usurbilek; uztailean gizonezko kopuru bera, baina hamabi emakumezko gehiago, 113 guztira.
Kontratazio datuei dagokienean, 243 izan ziren erregistraturiko kontratuak ekainean Usurbilen, 22 gehiago, 265 uztailean. Gehienak (174) aldi baterako hitzartu ziren eta kopuru beretsuan, emakumezkoen zein gizonezkoen artean.
Usurbildik kanpo, eskualdean eta Gipuzkoan ere gehitu egin zen langabetu kopurua uztailean. Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera, 101 langabetu gehiago Beterri Buruntzan (2.692 ekainean, 2.793 uztailean) eta 520 langabetu gehiago Gipuzkoan (27.213 ekainean, 27.733 uztailean).
2025eko uztaila
Usurbil: 190. Buruntzaldea: 2.793. Gipuzkoa: 27.733.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 77.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 19.
45 urtetik gora: 50.
Emakumezkoak: 113.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 49.
45 urtetik gora: 58.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 28.
Eraikuntza: 4.
Zerbitzuak: 138.
Aldez aurreko lanik gabe: 15.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 628.
Astigarraga: 231.
Hernani: 793.
Lasarte-Oria: 734.
Urnieta: 217.
Usurbil: 190.
Guztira: 2.793.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 27.733.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 265.
Aldi baterakoak: 174 (82 gizonezko, 92 emakumezko).
Sektoreka: 15 nekazaritzan, 45 industrian, 10 eraikuntzan eta 195 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 127 kontratu inguru (+<5) gizonezkoenak, 133 kontratu (+<5) inguru emakumezkoenak.
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 246.
Astigarraga: 675.
Hernani: 654.
Lasarte-Oria: 333.
Urnieta: 276.
Usurbil: 265.
Guztira: 2.449.
Gipuzkoa: 23.683.
2025eko ekaineko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.