Iaz, urte garai honetan izandako joera bera berretsi dute Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuek. Iazko uztailean 212 langabetu zituen Usurbilek, abuztuan 19 gehiago, 231 izatera heldu zen. Joera bera nagusitu da aurtengoan ere, baina gehikuntza hori are handiagoa izan da. Uztailean 190 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen, 28 gehiago abuztuan, guztira 218.
Urte honetan zenbaturiko langabetu kopuru handiena da. Iazko abuztutik (231 langabetu zenbatu ziren orduan) ez da hain langabetu kopuru handirik izan Usurbilen. Ordutik, 205 langabetu zenbatu ziren irailean Usurbilen, 207 urrian, 212 azaroan, 187 abenduan, 207 urtarrilean, 204 otsailean, 205 martxoan, 204 apirilean, 192 maiatzean, 178 ekainean eta 190 uztailean.
Udaberri amaieran izandako murrizketaren ostean, udako hilabeteetan zehar gehitzen joan da langabetu kopurua udalerri honetan; tartean, abuztuan, bai Usurbilen, baita eskualdean eta Gipuzkoan ere. Bi eremuotan ere gehitu egin da langabetu kopurua uztailetik iragan hilabetera; 190etik 218ra Usurbilen (28 gehiago), 2.793tik 2.964ra Beterri Buruntzan (171 gehiago) eta 27.733tik 29.354ra Gipuzkoan (1.621 gehiago).
Kontratazio datuei dagokienean, murriztu egin dira udalerri honetan erregistraturiko kontratuak; 265 izan ziren uztailean, 91 gutxiago, 174 abuztuan. Ohi bezala, kontratu gehienak (174tik 128) aldi baterako hitzartu ziren eta gehienak (115) zerbitzuen sektorean. Gizonezko gehiago kontratatu ziren beste behin, emakumezkoak baino.
2025eko abuztua
Usurbil: 218. Buruntzaldea: 2.964. Gipuzkoa: 29.354.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 85.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 21.
45 urtetik gora: 56.
Emakumezkoak: 133.
25 urtetik behera: 5.
25-44 urte artean: 66.
45 urtetik gora: 62.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 30.
Eraikuntza: 6.
Zerbitzuak: 159.
Aldez aurreko lanik gabe: 17.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 632.
Astigarraga: 255.
Hernani: 847.
Lasarte-Oria: 787.
Urnieta: 225.
Usurbil: 218.
Guztira: 2.964.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.354.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 174.
Aldi baterakoak: 128 (58 gizonezko, 70 emakumezko).
Sektoreka: 14 nekazaritzan, 41 industrian, 4 eraikuntzan eta 115 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 87 kontratu inguru (+<5) gizonezkoenak, 82 kontratu (+<5) inguru emakumezkoenak.
Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 632.
Astigarraga: 255.
Hernani: 847.
Lasarte-Oria: 787.
Urnieta: 225.
Usurbil: 218.
Guztira: 2.964.
Gipuzkoa: 29.354.
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.