2025/10/20 12:00-14:00 / 16:00-18:00

Deialdia

Hurbilagoren erosketa bonuak eskuragarri Potxoenean

Hurbilagoren erosketa bonuak eskuragarri Potxoenean
Potxoenea, Usurbil

Ordutegia: 12:00-14:00 / 16:00-18:00.
Tokia:
Potxoenea.
Zehaztasunak:
20 euro ordaindu eta 30 eskuratu. Hortxe, Hurbilago elkartetik aurtengoan ere martxan jarritako bonu erosketa bonuen kanpainaren ardatza, 10 euroko deskontua aplikatzen duena. Urriaren 20an eta 21ean (17:00-19:00) Potxoenean eskuratu ahalko dira erdiak. Beste erdia gehi presentzialki saldu gabekoak gertuago.eus atarian, urriaren 22ko 16:00etatik aurrera. Hilaren 23tik aurrera erabili ahalko dira herriko saltokietan.
Erosketa bonuen kanpainan parte hartuko duten saltokiak:
Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Ane ile-apaindegia, Arruti harategia, Enar Estetika, Esnaola janari-denda, Intza ile-apaindegia, Iratze Natur Denda, Laurok Liburu-Denda, Lizardi Liburu-Denda, Lurda Mertzeria, N.I Ile-Apaindegia, Otar-Goxo eta Usurbil Optika.

Antolatzailea:
Hurbilago elkartea.