NOAUA! podcasta

Irati Goikoetxea: "Pertsona are ederragoak hezteko liburu aproposa da hauxe"

Noaua Aldizkaria 2025ko urr. 22a, 08:13

Irati Goikoetxea idazlearen Nor liburua hizpide izango dute urriaren 27an, Sutegi udal liburutegian.

'Nor' liburua testu laburrez osatutako album ilustratu bat da. Datorren astelehenean, udal liburutegian izango dute aztergai. Saioa 11 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta dago. Liburuaren gakoak ezagutu asmoz, idatziaren egilearengana jo dugu. Solasaldian ordea, ez da Irati izango. Yolanda Arrietak gidatuko du saioa.