Nola ikusten duzu emakumeen kirola?
Nik uste emakumeen kirolak gorakada izan duela oihartzuna edukitzeko garaian, eta aldarrikapenak egiterako orduan seriotasun gehiagorekin hartu direla gai horiek. Emakumeen kirola pixkanaka izen pixka bat hartzen ari dela. Hala ere, oraindik lan asko dago egiteko.
Zerk uste duzu ekarri duela gorakada hori?
Nik uste erreferente kontua izan daitekeela, baina egia da oso emakume erreferente gutxi egon direla. Orain, geroz eta gehiago daude. Azken belaunaldietan emakumeei gehiago bultzatu zaie kiroletan izen ematera. Atrebentziak ere lagundu du, ikusteak emakume gehiago kirol desberdinetan, bai sare sozialetan gehiago helarazi delako, baita telebistan gehiago ikusi izan delako ere. Nahiz eta mezu negatiboak jaso, guk horri kontra egin diogu.
Kirolean arazorik izan duzu emakume izateagatik?
Harrian batez ere, oso maskulinizatua dagoen kirola delako, eta noski kritikatua izango zara batez ere, baserriko gizonen profiletatik. Herri kirolen formatua aldatu delako eta parte hartzaileen profila aldatu delako, beti luparekin begiratuko zaituzte. Eta bai, nik kritika jaso ditut emakume askok jaso dituzten bezala. Emakumeek denbora gehiago inbertitzen dugula demostratu behar dugu gizonezkoen pareko maila batera iristeko. Hain ohituta gaude tristeki.
Eskubaloia utzi duzu, harria ere bai, eta orain, crossfit-a zergatik?
Eskubaloia utzi nuen ezin nuelako beste ezer egin, bestela hor jarraituko nuen. Harria jasotzen aritu nintzen denbora batez, ez nuelako beste kirolik topatzen. Taldekako kirol batetik bakarkakora salto egitean aldaketa dago. Gainera, harria desberdina da, eta desberdin guztiak atentzioa deitzen digu. Baina egonkortzen denean mantentzen jakin behar da.
Crossfit-ean eskubaloiko azken etapan hasi nintzen, dinamikoa delako, gauza desberdinak egiten direlako, ez delako monotonoa egiten eta beti daudelako gauza desberdinak egiteko. Horrek atentzioa deitu zidan, etengabe ikasten egon behar izate hori ez delako mugimendu sinple bat, horrek lotura gehiago sortzen du eta horregatik bukatu nuen crossfit-ean.
Nola daramazu ez lehiatzearena?
Hainbeste lesio edukita, denbora asko egon naiz geldirik eta beste perspektiba batetik ikusita, nahikoa zigortu dut nire burua. Noski gustatuko litzaidakeela maila horretan egotea, baina oso barneratuta daukat fisikoki nola nagoen eta ezin dudala maila horretara iritsi.
Zer esango zenioke txikitako Lurri?
Niri kirolak dena eman dit: lagunak, sufrimendua, ikasketa asko... Kirola mundu bat da, eta batez ere disfrutatzeko esango nioke. Zauden tokian zaudela, momenturik onenean edo txarrenean, denetik zerbait ona ateratzeko. Momentuan momentukoa bizitzeko.