Kirol arloan, gero eta emakume gehiago ikusten dira. Eta era berean, gero eta kirol jarduera gehiagotan ari dira. Asko aldatu dira gauzak ala inpresio bat baino ez da? Usurbilgo emakume kirolariengana jo dugu, iritzi eske. Bide batez, euren esperientzien berri emango digute.
Maddi Arangurenek (Usurbil, 2007) Usurbil Futbol Taldean hasi zuen bere ibilbidea, eta orain, Eibarren bigarren eta hirugarren taldean dabil. Helburua maila mantentzea dela aitortu digu