Koxkatxo bat handitu da langabetu kopurua urrian

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 17a

Irailean baino lau langabetu gehiago, guztira, 212 langabetu zenbatu dituzte urrian Usurbilen.

Zertxobait handitu egin da Usurbilgo langabetu kopurua urrian, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera. Izan ere, lanik gabeko 212 herrikide zenbatu zituzten iragan hilabetean udalerri honetan iazko azaroan bezalaxe, 208 izan ziren irailean. Haietatik 121, emakumeak izan ziren, 91 gizonezkoak. Aldiz, emakumezkoak baino (106) gizonezko gehiago (140) kontratatu ziren urrian. Hitzarturiko kontratu gehienak, 246tik 195, aldi baterako izan ziren.

Eskualdeari dagokionean, 2.854 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak urrian, irailean 2.885 izan ziren. Gipuzkoan aldaketarik ez, 28.348 langabetu zituen irailean, bat gehiago urrian.


2025eko urria
Usurbil: 212.     Beterri-Buruntza: 2.854.    Gipuzkoa: 28.349.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 91.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 16.
45 urtetik gora: 62.
 

Emakumezkoak: 121.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 52.
45 urtetik gora: 61. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 29.
Eraikuntza: 7.
Zerbitzuak: 152.
Aldez aurreko lanik gabe: 19. 

Langabezia Beterri-Buruntzan
Andoain: 659.
Astigarraga: 225.
Hernani: 783.
Lasarte-Oria: 760.
Urnieta: 215.
Usurbil: 212.
Guztira: 2.854. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.349.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 246.
Aldi baterakoak: 195 (114 gizonezko, 81 emakumezko).
Sektoreka: 0 nekazaritzan, 56 industrian, <5 eraikuntzan eta 186 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 140 gizonezkoenak, 106 emakumezkoenak.

Kontratazioa Beterri-Buruntzan:
Andoain: 241.
Astigarraga: 704.
Hernani: 590.
Lasarte-Oria: 318.
Urnieta: 216.
Usurbil: 246.
Guztira: 2.315.

Kontratazioa Gipuzkoan: 21.173.

2025eko iraileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.