Attu!

'Attu!', zortzi esketxez osatzen den telesaila

Erredakzioa 2025eko azaroaren 30a

Duela urte batzuk, Arantzazu Aranburuk orritxo batzuk ekarri zituen NOAUA!ra. Herrian eta, bereziki adinekoen artean, esan ohi diren hitzak eta esamoldeak jasoak zituen bertan. Esaerak, diosalak, aginduak edota jolas garaiko adierazpenak.

Ahozkotasunaren ikuspegitik, balio handiko lantxoa da. Iragan hurbilean erabiltzen ziren hainbat espresio biltzen dituelako. Attu! da horren erakusgarri. Hortik egitasmo honi ipini diogun izenburua. Arantzazu Aranburuk ahoskatzen diren moduan jaso dituenez, ikusentzunezko lengoaiaren aldeko apustua egin dugu. Ahozkotasunaren muina askoz egokiago islatzen delako horrela. 

 

Sare sozialetan zabalduko dira

Arantzazuren koadernoan oinarrituz, umorezko 8 esketx labur ekoiztu ditugu. Abenduan zehar elkarbanatuko ditugu sare sozialetan eta noaua.eus web orrian.

 

Transmisio lana

Beti ere, helburu argi batekin: Usurbilgo jende helduaren eskutik jasotako euskarazko esamoldeak gazteagoak diren herritarren artean zabaltzea.