Duela urte batzuk, Arantzazu Aranburu herritarrak orritxo batzuk ekarri zizkigun. Usurbilen euskaraz esan ohi diren hitzak eta esamoldeak jasoak zituen bertan. Usurbilgo hitzak, esamoldeak, agurrak, aginduak… ahoskatzen diren bezala jasoak izan direnez, ikusentzunezkoaren logikan landu beharra daude. Ahozkotasunaren funtsa askoz egokiago jasotzen eta transmititzen delako horrela. Era honetan gainera, Arantzazuren bildumatxoa modu ikusgarri eta entretenigarri batean zabaldu ahal izango dugu herritarren artean.
Attu!
Agiña askatu, laugarren esketxa

Erredakzioa abe 12, 00:04 Usurbil

Attu! telesailaren hirugarren atala ikusi nahi? Hemen duzue Agiña askatu izenekoa. Umorezko esketxak, Usurbilgo esamoldeetan oinarrituta.