Attu!

Haizearen zain!, lehen esketxa

Erredakzioa 2025eko abenduaren 3a

Euskararen Eguna den honetan, Attu! telesailaren lehen atala plazaratu dugu. Umorezko esketxak, Usurbilgo esamoldeetan oinarrituta.

 

Egitasmo honen helburu nagusia da Usurbilgo ahozko ondarea eta herri hizkera jaso eta hedatzea. Arantzazu Aranburuk koaderno batean jasotako esamoldeetan oinarrituta, Ugaitz Agirrek hainbat esketxetarako gidoiak idatzi ditu. Ugaitz bera da aktoreetako bat, Malen Arregi eta Malen Azpiazurekin batera. Ixabel Agirresarobek egin ditu zuzendari artistikoaren lanak eta Luis Jambrinak gidatu du talde teknikoa. 

Egitasmo hau burutzeko, NOAUA! Kultur Elkarteak Usurbilgo Udalaren laguntza ekonomikoa jaso du.