Euskararen Egunean eskaini genuen lehen esketxa. Izugarrizko irismena izan zuen sare sozialetan. Abenduaren 26an plazaratu genuen azkena. Guztira, 8 atalez osatzen da 'Attu' telesaila. Denak batu ditugu ondoko bideoan. Oraindik ez badituzu ikusi, aukera ederra duzu orain. Ikusi badituzu, hiru pertsonaien gorabeherekin gozatzeko aukera berri bat duzu honakoan. Atal guztiak, bata bestearen segidan.
Herriko esamoldeetan oinarritutako ikusentzunezkoa
“Attu!”. Aditu aditzaren ahozko aldaera da, Usurbil aldean erabiltzen dena. Interpelazio bat ere bada, eta gure proiektua izendatzeko oso egokia dela deritzogu, lan honen bitartez herriko ahozko ondarearen zati bat jaso eta transmititzeko xedea dugulako. Arantzazu Aranburuk herrian bildutako esamoldeak daude egitasmo honen oinarrian.
Ikusentzunezko lan hau ekoiztu ahal izateko, Usurbilgo Udalaren laguntza ezinbestekoa izan da.