Attu!

"Lehen hitzetik hortzera entzuten ziren halako esaerak, orain oso gutxi erabiltzen dira"

Erredakzioa 2025eko abenduaren 3a

Duela urte batzuk, Arantzazu Aranburuk orritxo batzuk ekarri zituen NOAUAra. Garai batean, Usurbilen esan ohi ziren hitzak eta esamoldeak jasoak zituen koadernotxo batean. Diosalak, aginduak edota jolasean erabiltzen ziren espresioak. Arantzazuren bilduma hori baliatuta, bertan dauden esamolde batzuetatik abiatuta, umorezko esketx batzuk ekoiztu ditugu. Gazteekin, gazteentzat.

Bideo honetan, egitasmoari buruzko xehetasun ugari ezagutuko dituzue. Eta baita hainbat esamolde hobeto ulertzeko testuingurua ere, Arantzazu Aranbururen ahotan. 

Eskerrak eman nahi dizkiegu ikusentzunezko lan honetan parte duten guztiei: Arantzazu Aranbururi, bere hitz-bilduma NOAUA!ra ekartzeagatik;  Ugaitz Agirre gidoilariari; Malen Arregi, Malen Azpiazu eta Ugaitz Agirre aktoreei; Ixabel Agirresarobe zuzendari artistikoari eta Luis Jambrina errealizadoreari (eta bere esanetara aritu diren kameralari eta soinu hartzaileari).