Attu!

Zesantxitxonan, seigarren atala

Erredakzioa 2025eko abenduaren 19a

Zesantxitxonan atalean, txutxu-mutxuka ari dira, baxu baina argi. Zertaz ari diren? Play-ri sakatu eta zerorrek asmatu! 

Egitasmo honen helburu nagusia da Usurbilgo ahozko ondarea eta herri hizkera jaso eta hedatzea. Arantzazu Aranburuk koaderno batean jasotako esamoldeetan oinarrituta, Ugaitz Agirrek hainbat esketxetarako gidoiak idatzi ditu. Ugaitz bera da aktoreetako bat, Malen Arregi eta Malen Azpiazurekin batera. Ixabel Agirresarobek egin ditu zuzendari artistikoaren lanak eta Luis Jambrinak gidatu du talde teknikoa. 

Egitasmo hau burutzeko, NOAUA! Kultur Elkarteak Usurbilgo Udalaren laguntza ekonomikoa jaso du.