Attu!

Astero, Attu! telesailaren bi atal eskainiko ditugu

Erredakzioa 2025eko azaroaren 29a

Attu!, hala du izena NOAUA!k ekoiztu duen telesail laburra. Usurbilen garai batean erabiltzen ziren esamoldeetan oinarritutako esketxak. Astero bi eskainiko ditugu.

Attu!. Aditu aditzaren ahozko aldaera da, Usurbil aldean erabiltzen dena. Interpelazio bat ere bada, eta gure proiektua izendatzeko oso egokia dela deritzogu, lan honen bitartez herriko ahozko ondarearen zati bat jaso eta transmititzeko xedea dugulako.

Attu! telesaila osatzen duten zortzi esketx laburren oinarri-oinarrian, Arantzazu Aranburuk bildutako esamoldeak daude.

Arantzazuren koadernoa Ugaitz Agirre idazleari bidali genion eta berak idatzi ditu esketxetako gidoiak. Behin gidoiak amaituta, antzezle taldetxo bat osatu genuen. Malen Arregi, Malen Azpiazu eta Ugaitz Agirre bera dira 8 pieza laburretako aktoreak.

Zuzendaritza artistikoa Ixabel Agirresaroberi enkargatu genion eta Luis Jambrina errealizadoreak gidatu zuen kameralari eta soinu-hartzaile kuadrilla. Emaitza, ikustekoa.

Ikusentzunezko lan hau modu profesional batean egin ahal izateko, ezinbestekoa izan da Usurbilgo Udalaren babes ekonomikoa.

 

Astero, bi esketx

Abenduak 3 asteazkena

'Haizearen zain', atala.

 

Abenduak 5 ostirala

'Noaua', atala.

 

Abenduak 10 asteazkena

'Usurbil 650', atala.

 

Abenduak 12 ostirala

'Agiña Askatu', atala.

 

Abenduak 17 asteazkena

'Txoriya', atala.

 

Abenduak 19 ostirala

'Zesantxitxonan', atala.

 

Abenduak 24 asteazkena

'Baxurdetan', atala.

 

Abenduak 26 ostirala

'Attuttun', atala.

 

Non ikusi ahal izango dira?

noaua.eus web orrialdean eta NOAUA!ren sare sozialetan:

instagram.com/noauaastekaria/

www.tiktok.com/@noaua1996

 

 

Ekoizlea: NOAUA! Kultur Elkartea.

Babeslea: Usurbilgo Udala.