212tik 196ra gutxitu zen langabetu kopurua azaroan

Noaua Aldizkaria 2025eko abenduaren 10a

Hamasei langabetu gutxiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak azaroan Usurbilen.

Gora eta behera dabil langabetu kopuruaren bilakaera azken hilabeteotan Usurbilen. Azaroan murrizketa egon da. Izan ere, Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera, urrian 212 langabetu zenbatu ostean, 196 erregistratu zituen azaroan udalerri honetan, hamasei gutxiago, beraz. Urrian 212 izan ziren, 208 irailean, 218 abuztuan, 190 uztailean...

Ordutik, uztailetik, beraz, erregistraturiko langabezia datu baxuena izan da azarokoa. 196tik 110 langabetu emakumezkoak ziren, 86 gizonezkoak. Adinari erreparatuz gero, gehienak, 115, 45 urtetik gorakoak, gehienak (140) zerbitzuen sektorekoak.

Oraingo honetan, aldiz, gutxigatik, baina gizonezkoak baino (110) emakumezko gehixeago (114) kontratatu ziren azaroan. Guztira, 224 kontratu erregistratu ziren udalerri honetan, Estatuko Enplegu Zerbitzuak eskainitako datuen arabera. Gehienak, 166, aldi baterako hitzartu ziren eta sektoreka, zerbitzuan, guztira 179.

Zertxobait murriztu da baita langabetu kopurua Beterri Buruntzan; urrian 2.854 langabetu zituen, Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako, Urnietako eta Usurbilgo udalerriek osaturiko eremuak; zazpi gutxiago, 2.847 azaroan. Joera bera izan dute baita Gipuzkoako datuek ere; 28.349 langabetu erregistratu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak urrian, 28.179 azaroan, 170 gutxiago guztira.

2025eko azaroa
Usurbil: 196.     Beterri-Buruntza: 2.847.    Gipuzkoa: 28.179.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 86.
25 urtetik behera: 11.
25-44 urte artean: 17.
45 urtetik gora: 58.
 

Emakumezkoak: 110.
25 urtetik behera: 4.
25-44 urte artean: 49.
45 urtetik gora: 57. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 26.
Eraikuntza: 7.
Zerbitzuak: 140.
Aldez aurreko lanik gabe: 18. 

Langabezia Beterri-Buruntzan
Andoain: 658.
Astigarraga: 227.
Hernani: 772.
Lasarte-Oria: 782.
Urnieta: 212.
Usurbil: 196.
Guztira: 2.847. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.179.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 224.
Aldi baterakoak: 166 (84 gizonezko, 82 emakumezko).
Sektoreka: 1 nekazaritzan, 37 industrian, 7 eraikuntzan eta 179 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 110 gizonezkoenak, 114 emakumezkoenak.

Kontratazioa Beterri-Buruntzan:
Andoain: 221.
Astigarraga: 422.
Hernani: 487.
Lasarte-Oria: 206.
Urnieta: 228.
Usurbil: 224.
Guztira: 1.788.

Kontratazioa Gipuzkoan: 17.127.

2025eko urriko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.