2026ko ordenantza fiskalen behin betiko onarpena irmoa da jada. Udalbatzak abenduaren 5eko ezohiko osoko bilkuran aho batez onarturiko erabaki honi lotutako iragarkia argitaratu baitu Usurbilgo Udalak, asteazken honetako, abenduaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren (GAO) bidez. Esteka horretan dituzue ordenantza fiskal horiei buruzko xehetasunak: abenduaren 17ko GAO.
Honenbestez, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izango dira Udalak urte berri horretarako onarturiko zerga, tasa eta prezio publikoak.
Gogoan izan, epealdia ixtear zela aurkezturiko azken alegazioari erantzuteko tartea hartzeko, azaroaren 27ko udalbatzaren osoko bilkuran erabaki horren behin betiko onespena atzeratzea erabaki zutela. Aldiz, ordenantza fiskalok GAO bidez garaiz argiraratu eta urtarrilaren 1ean indarrean jarri ahal izateko deitu zuten astebete geroago, hilaren 5ean ezohiko osoko bilkura. Lehenago, urriaren 8an behin-behinean onartu zituen udalbatzak hurrengo urterako zerga, tasa eta prezio publikoak.
%3a
Ordenantza fiskalen bidez, "helburua bada, diru-sarrera horien bidez herritarrei ahalik eta zerbitzu publiko onena eskaintzea, herritarren beharrak eta udalaren diru-sarreren arteko finantza oreka bermatuz". Horrekin batera, bitarteko gisa ikusten du ordenantza hori udal gobernu taldeak, "Usurbilerako dauzkagun helburuak lortzeko; Usurbil berdinzaleagoa, bizigarriagoa eta jasangarrigoa eraikitzen jarraitzeko" hain zuzen.
Irailean hasten dira lantzen ordenantza fiskalok. Honenbestez, aurreko hilabeteko EAE-ko KPIa-ren zenbatekoa hartzen dute erreferentzia gisa urtero. Uztailekoa hartu dute kontuan, lantzen hasi zirenean abuztukoa argitaratzeke zegoelako, udal gobernu taldetik urriaren 8ko osoko bilkuran argitu zutenez.
2026ko Usurbilgo zerga, tasa eta prezio publikoen igoera orokorra %3koa izango da. Halere, aurreko urteen antzera, zenbait salbuespen izango dira. Esteka honetan dituzue xehetasunak: 2026ko ordenantza fiskalen behin-behineko onarpena.
Segidan duzue, bestalde, 2026rako onarturiko ordentza fiskalon egutegia:
2026ko ordenantza fiskalen egutegia
|
Zerga/Tasa |
Ordain epea |
|
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Urtarrilaren 2tik otsailak 2ra |
|
Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Otsailak 2etik martxoak 2ra |
|
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga |
Martxoak 2tik apirilak 15ra |
|
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa |
Apirilak 1etik maiatzak 4ra |
|
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa |
Maiatzak 4tik ekainak 1era |
|
Ondasun higiezinen gaineko zerga |
Maiatzak 15tik uztailak 1era |
|
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa |
Uztailak 1etik abuztuak 3ra |
|
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa |
Abuztuak 3tik irailak 1era |
|
Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa) |
Irailak 1etik urriak 1era |
|
Ekonomi jarduera gaineko zerga |
Urriak 1etik azaroak 2ra |
|
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa |
Urriak 1etik azaroak 2ra |
|
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa |
Azaroak 2tik abenduak 1era |
|
Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...) |
Azaroaren 2tik 30era |
|
Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...) |
Azaroaren 2tik 30era |
|
Haur Eskolaren hezkuntza zerbitzua |
Hilaren 5ean (hilero) |