"Badator.. Arrobitxulo. Gaztetasunetik, astialdia eta kultura eginez", aldarridun kartel deigarria errotu dute ostiral eguerdi honetan, abenduaren 26an, Udarregi ikastola pareko zelaian. Apropos erabaki dute, noski, kartel hau errotzeko lekua. Izan ere, elkargunearen egitasmoa, eraikina, egoitza, kokatuko den eremua hautatu dute, datorrenaz ohartarazten duen kartela jartzeko.
Murala iragan astetik hona eginiko "Gero Bat Gaurdanik: Arrobitxulo eraikitzen" topaketen barruan margotu zuten auzolanean abenduaren 20an frontoian. Errotze lanak gaur bideratu dituzte, ostiral honetan, goiz partean Udarregi ikastolako erdiko aretoan eginiko hirugarren Arrobiltzarraren amaieran.