2026ra begira

Ordenantza fiskal berriak eta haien ordainketa egutegia indarrean jada

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 2a

Abenduaren 5eko ezohiko osoko bilkuran behin betiko onarturiko 2026ko ordenantza fiskalak indarrean dira jada.

Urte berrian sartzearekin batera, indarrean dira jada 2026. urte honetarako ordenantza fiskal berriak. Udalbatzak abenduaren 5ean eginiko ezohiko osoko bilkuran onartu zituen behin betiko eta aho batez. Erabakia abenduaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren (GAO) bidez argitaratu zuten. Esteka horretan dituzue ordenantza fiskal horiei buruzko xehetasunak: abenduaren 17ko GAO.

Honenbestez, indarrean dira Udalak urte berri horretarako onarturiko zerga, tasa eta prezio publikoak.

Gogoan izan, epealdia ixtear zela aurkezturiko azken alegazioari erantzuteko tartea hartzeko, azaroaren 27ko udalbatzaren osoko bilkuran erabaki horri ematekoak ziren behin betiko onespena atzeratzea erabaki zutela. Aldiz, ordenantza fiskalok GAO bidez garaiz argiraratu eta urtarrilaren 1ean indarrean jarri ahal izateko deitu zuten astebete geroago, hilaren 5ean ezohiko osoko bilkura. Lehenago, urriaren 8an behin-behinean onartu zituen udalbatzak aurtengo zerga, tasa eta prezio publikoak.

%3a
Ordenantza fiskalen bidez, "helburua bada, diru-sarrera horien bidez herritarrei ahalik eta zerbitzu publiko onena eskaintzea, herritarren beharrak eta udalaren diru-sarreren arteko finantza oreka bermatuz". Horrekin batera, bitarteko gisa ikusten du ordenantza hori udal gobernu taldeak, "Usurbilerako dauzkagun helburuak lortzeko; Usurbil berdinzaleagoa, bizigarriagoa eta jasangarrigoa eraikitzen jarraitzeko" hain zuzen.

Irailean hasten dira lantzen ordenantza fiskalok. Honenbestez, aurreko hilabeteko EAE-ko KPIa-ren zenbatekoa hartzen dute erreferentzia gisa urtero. Uztailekoa hartu dute kontuan, lantzen hasi zirenean abuztukoa argitaratzeke zegoelako, udal gobernu taldetik urriaren 8ko osoko bilkuran argitu zutenez.

2026ko Usurbilgo zerga, tasa eta prezio publikoen igoera orokorra %3koa izango da. Halere, aurreko urteen antzera, zenbait salbuespen izango dira. Esteka honetan dituzue xehetasunak: 2026ko ordenantza fiskalen behin-behineko onarpena.

Segidan duzue, bestalde, 2026rako onarturiko ordentza fiskalon egutegia:

2026ko ordenantza fiskalen egutegia

Zerga/Tasa

Ordain epea

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa

Urtarrilaren 2tik otsailak 2ra

Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa

Otsailak 2etik martxoak 2ra

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga

Martxoak 2tik apirilak 15ra

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa

Apirilak 1etik maiatzak 4ra

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa

Maiatzak 4tik ekainak 1era

Ondasun higiezinen gaineko zerga

Maiatzak 15tik uztailak 1era

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa

Uztailak 1etik abuztuak 3ra

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa

Abuztuak 3tik irailak 1era

Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa)

Irailak 1etik urriak 1era

Ekonomi jarduera gaineko zerga

Urriak 1etik azaroak 2ra

Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa

Urriak 1etik azaroak 2ra

Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa

Azaroak 2tik abenduak 1era

Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...)

Azaroaren 2tik 30era

Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...)

Azaroaren 2tik 30era

Haur Eskolaren hezkuntza zerbitzua

Hilaren 5ean (hilero)