205 langabetu zituen Usurbilek urte amaieran

Noaua Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 13a

Langabetu kopurua handituta agurtu zuen Usurbilek 2025. urtea.

Urtea agurtu moduan hasi dugu, langabezia datuei dagokienean. Gora eta behera dabil zifra hori azkenaldian. Estatuko Enplegu Zerbitzuak 190 langabetu zenbatu zituen uztailean, 218 abuztuan, 208 irailean, 212 urrian. Azaroan nabarmen murriztu zen, 196raino. Urtea amaitzeko, abenduan, ordea, gehitu egin zen langabetu kopurua Usurbilen; 205 zenbatu zituzten.

Ohi bezala, emakume langabetu gehiago (110) izan zituen, gizonezkoak baino (95), gehienak, (205etik 113) 45 urtetik gorakoen artean eta zerbitzuen sektorean (149).

Usurbilen gertatu moduan, Beterri Buruntzan ere gehitu egin zen langabetu kopurua abenduan, 2.847tik 2.930era hain zuzen; baita Gipuzkoan ere, 28.179tik 28.628ra. Guztira, 83 langabetu gehiago eskualdean eta lanik gabeko 449 lagun gehiago herrialde mailan.

Erregistraturiko kontratu kopurua gutxitu egin zen abenduan; 224 izan ziren azaroan, hamasei gutxiago, 208 abenduan; ohi bezala, gehienak (165) aldi baterako hitzartu ziren. Oraingoan, nabarmen, emakumezko gehiago (119) kontratu dira, gizonezkoak baino (89).

2025eko abendua
Usurbil: 205.     Beterri-Buruntza: 2.930.    Gipuzkoa: 28.628.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 95.
25 urtetik behera: 14.
25-44 urte artean: 23.
45 urtetik gora: 58.
 

Emakumezkoak: 110.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 49.
45 urtetik gora: 55. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 27.
Eraikuntza: 7.
Zerbitzuak: 149.
Aldez aurreko lanik gabe: 17. 

Langabezia Beterri-Buruntzan
Andoain: 667.
Astigarraga: 227.
Hernani: 803.
Lasarte-Oria: 793.
Urnieta: 235.
Usurbil: 205.
Guztira: 2.930. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.628.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 208.
Aldi baterakoak: 165 (72 gizonezko, 93 emakumezko).
Sektoreka: 0 nekazaritzan, 32 industrian, 2 eraikuntzan eta 174 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 89 gizonezkoenak, 119 emakumezkoenak.

Kontratazioa Beterri-Buruntzan:
Andoain: 161.
Astigarraga: 500.
Hernani: 509.
Lasarte-Oria: 182.
Urnieta: 220.
Usurbil: 208.
Guztira: 1.780 .

Kontratazioa Gipuzkoan: 17.585.

2025eko azaroko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.