Hiru dira aukerak, bi dira, ordea, zuen babes handiena jasotzen ari direnak. Lehia estuan dira, azken aukeraketarako bi egun baino geratzen ez diren honetan. Gogoan izan, NOAUA! Kultur Elkartea hilabete barru, otsailaren 14an ospatuko den Inauteri Festa prestatzen ari da. Iaz bezala, mozorrotzeko gaia zuek erabakiko duzue, web orrialde honetan bertan zintzilikatua dugun inkestaren bidez.
Aurreko asteetan proposatzen joan zareten gaien artean hiru dira, azken fasera sailkatu direnak:
-Zure bizitzako ikonoak.
-Gatsby Handia (1920ko hamarkada).
-Munduko festak (Feria de Abril, Castellers, October Fest...).
Hiru aukera horietako baten alde egiteko aukera duzue ostiralera arte, urtarrilaren 16ra arte. Etzi, babes gehien duen gaia zein den ikusi ahalko duzue eta horixe izango da, hilabete barru, otsailaren 14an egingo den jaialdirako mozorrotzeko proposamena.
Paretsu
Lehia estua izaten ari da bi aukeren artean. Orain arte, asteazken goizeko lehen ordura arte, 366 boto zenbatu ditugu guztira. Gatsby Handiak 11 boto jasoak zituen (%3). Beste bi aukerek jaso dituzte gainerako botoak; babes paretsua. Izan ere, boto bakar baten tartea dute bi aukerek. Munduko festen proposamenak 177 boto izan ditu (%48,7a) eta 178 "zure bizitzako ikonoak" izeneko aukerak (%48,6a).
Bozketan parte hartzen segitzeko aukera izango duzue etzira arte, hilaren 16ra arte. Aipatu moduan, orduan jakinaraziko dugu zein izan den babes gehien jasotako gaia, berdinketarik ez bada behintzat.
Esteka honetan sartuta, parte har dezakezue inkestan: "Zein mozorro duzue gustukoen?"
Aurreko Inauteri Festetan hautaturiko gaiak
2026/02/14: ?
2025: Superheroiak.
2024: Fauna.
2023: Filmak.
2022: Gai librean.
2021: Ez zen antolatu.
2020: Dantza.
2019: Jolasak.
2018: Ospetsuak.
2017: Ingurumena.
2016: Lanbideak.
2015: Ipuinak.
2014: Erdi Aroa.
2013: Musika.
2012: Mitologia.
2011: Itsasoa.
2010: Zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: Xomorroak.
2007: Brasil.
2006: Marrazki bizidunak.
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: Munduko kulturak.
2002: Extralurtarrak.