Odol-emaileen atzoko urteko bilkuraren ondotik, bizitzeko guztiok beharrezkoa dugun odola emateko aldarria gauzatzeko eguna biharamun hau. Bi hilean behin egin ohi duten moduan, odola emateko aukera izango da arratsaldean Udarregi ikastolako erdiko aretoan.
Bi hilean behin, lehen astelehenetan izaten da hitzordu hau. Oraingo hau, ohi baino geroago dator, urtarrileko azken astelehen honetan. Usurbilgo Odol-Emaileen Elkarteak kaleratua du aurtengo emateen egutegia:
2026ko odol-emateak
Egunak: urtarrilaren 26a, martxoaren 2a, maiatzaren 4a, uztailaren 6a, irailaren 7a eta azaroaren 2a.
Ordutegia: 16:30-20:10.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Zehaztasunak: odola emateko bete beharreko baldintzak:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago.
Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus
Deitzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.