Urte zaharra agurtu moduan hasi du herri honek 2026a langabetu kopuruari dagokionean. Lanik gabeko 205 herrikide zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak abenduan, bat gutxiago, urtarrilean. Hilabeteko tartean ere ez da gorabehera handirik izan ezta eskualdean eta Gipuzkoan ere; Beterri Buruntzak 2.930 langabetu zituen abenduan, baita urtarrilean ere. Gipuzkoan, 28.628 langabetu urtarrilean, hemeretzi gutxiago urte hasiera honetan.
Usurbilgo datuetara itzulita, tarte horretan, abendutik urtarrilera hazi egin da gizonezko eta emakumezko langabetu kopuruaren arteko aldea. Abenduan 95 gizonezko langabetu zituen udalerri honek, hamabost emakume langabetu gehiago. Urtarrilean, 91ra murriztu zen lanik gabeko Usurbilgo gizonezkoen kopurua, aldiz 113ra handitu zen emakumezko langabetuena.
Kontratazio datuei erreparatuz gero, Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera, abenduan ez bezala (89 gizonezkoen eta 119 emakumezkoen kontratu erregistratu) emakumezkoak baino gizonezko gehiago kontratatu zituzten urtarrilean. Guztira, iragan hilabetean erregistraturiko 240 kontratutik gehienak, 174 aldi baterako hitzartu ziren.
2026ko urtarrila
Usurbil: 204. Beterri-Buruntza: 2.930. Gipuzkoa: 28.609.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 91.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 19.
45 urtetik gora: 62.
Emakumezkoak: 113.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 49.
45 urtetik gora: 55.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 25.
Eraikuntza: 7.
Zerbitzuak: 151.
Aldez aurreko lanik gabe: 15.
Langabezia Beterri-Buruntzan
Andoain: 675.
Astigarraga: 228.
Hernani: 790.
Lasarte-Oria: 790.
Urnieta: 243.
Usurbil: 204.
Guztira: 2.930.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 28.609.
KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 240.
Aldi baterakoak: 174 (93 gizonezko, 81 emakumezko).
Sektoreka: 0 nekazaritzan, 66 industrian, 3 eraikuntzan eta 171 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 129-34 gizonezko, 106-11 emakumezko.
Kontratazioa Beterri-Buruntzan:
Andoain: 177.
Astigarraga: 380.
Hernani: 511.
Lasarte-Oria: 198.
Urnieta: 146.
Usurbil: 240.
Guztira: 1.652.
Kontratazioa Gipuzkoan: 17.512.
2025eko abenduko datuak
Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.